HEBENTIK igaran dira / Ils-elles sont passéEs par Hebentik






 










2016





 


Iban Urizar

ikusentzun


Concert du trio de Juan Mari BELTRAN
à Prefosta (bar du trinquet) Tardets
le 10 décembre à 18H30
 
Juan Mari Beltran a parcouru
tout le Pays Basque collectionnant
les instruments de musique. 
Il en joue en compagnie de ses complices.


2017
Entzun Marie Hirigoyen bere ikerketaz mintzatzen
Écouter Marie Hirigoyen parler de ses recherches










L’image contient peut-être : texte, plein air et nature


____________________________________________________________________


OIHANEKO ZÜHAINETAN

Maule Baita – Maule – 2017ko azaro. 12an
Xiberoa Zinez egunetan, HEBENTIKen zinemaldian

Filma, kontzertua, anai arreba elibat, dozena bat kantari, zazpi musikari. Ikusle oihan bat gelan tinkaturik. Elsa Oliarj-Inès-en dokumentalaren estrena: "Basa ahaideak – Les airs sauvages". Xiberotarraren bigarren film honek ikusmin handia sortzen du gure ibarrean. Egia da bera zinez inplikatua dela bere irudietan. Eta aldi hontan ere gaia oso aberatsa eta bihotzekoa hemengo jendeentako, izan kantari ala entzule. Kantu handi monodiko hauek XV. mendeko ixtoria kontatzen dute, Berterretxe, edo txoriaren hegaldi ixila, hitzik gabe, Belatxa kasu hontan. Lehentze arratsalde hontan filma eta kontzertua bilduak dira. Hasteko egitasmoa Oihan Oliarj-Inès-ena da, anaia, zoinek bere buruari desafioa bota baitu, kantu hauetarik batzuen musikatzea. Errespetuz eta ausardiaz. Abentura hontan ibarreko kantariak eraman ditu, akapela grabatuz berek hautatu ingurumenean, besterik gabe. Gero berak bere gogotik musikak asmatu ditu, bere "elektriko" iturritik, kantu hauen laguntzeko xedearekin, grabaketa berri batetan. Ez da nolanahiko lantegia , Oihanek nahi die kantueri libertatea utzi, bai eta kantatzeko manerari ere. Libertate hitz hau egia erran usu entzuten dena da filmean... Elsa arrebak hatsarretik jarraiki du xede hau, bere dudak ere, musika egilearenak, kantarienak, izerdia bezain nabari baitira "Lanbarako Nazioarteko Estudioan". Eta hor dago muina: kantu hauek ahal dutea, behar dutea nahasi gitarra elektrikoari, bateriari, kultura industrialaren umeak, zoinek sarrarazi baititu bat-biko erritmoan hainbeste musika hain aberats eta libreago zirenak? Segur dena da 2017. hontan, xiberotar gazte batek kantu horiek bereganatzeko beharra duela, eta hau dugu bai berri ona! Kantu horiek gazte hau haurtzarotik hunkitzen dutelakoz ere! Kantuentzat, kantu hauek karreatzen dituen lurrarentzat, bai eta haien emaiteko manerarentzat duen maitasun hau filman ere izerdi da, bai eta ere zuzeneko kontzertuan agertzen den bakoitzaren parte hartzean. Azken oreneko ustegabeak ere konponduak: Pette Jaragoihenek Berterretxen kantuaren hamasei berset epikoak ederki igorri, Raphaël Parisetik etorri, Jérôme Magma talde ospetsutik libratu hemengo magmaren erroen gurutzatzeko, Maddi Oihenart, Niko Etxart, eta hainbeste... Jean Mixel Bedaxagar ere hor dugu! Hura haatik ez da konbentzitua bi "mundu" hauen nahasteaz, baina baietz sendi du zerbait gertatzen dela, transmisioa martxan dela, gazteek iturri horren beharra dutela. Publikoak ere badaki zer jokatzen den azaroko arratsalde euritsu hortan, Mauleko gela ilun batetan...

HEBENTIK elkarteak naturalki erabaki du xede horri leku egitea, XIBEROA ZINEZ EGUN hauetan, zinemari eskeniak, bi urte oroz antolatzen dituenak. Egunaldi hauetan "Made in hemen" erakusten dugu, bai eta gure herria begiratzen duten begi sortzaileen obrak. Ez zen ez gauza sinplea, hainbeste artistaren bildurik ikustea. Baina sugarra hor zen, eta elkarte kideek, taulakoak bezain sartuak, kolore ederra eman dute emanaldier.

Urriaren 27 eta 28an Garindaineko Marc Lahoreren filma ( The Open, fikzio ausarta eta ederra), Barkoxeko Pette Etxebarriarenak (labur metraiak, poesiaz josiak), eta Donibane Lohitzuneko Sandie Louitena (Zamalzain fikzio barrokoa) erakutsiak izan dira, egileen presentziarekin, bai eta Jean Michel Rodrigoren "L'indomptable" filma (Federica Montseny katalandar emazte ospetsuari buruz, hau Kataluniaren independentzia aldarrikapen egunean!). Hortarako partaidea genuen Maule Baita zine elkartea, honki jina egiten baitauku engoitik .

Eta geroa, geroko gisa, Pette kantari gazteak zion bezala, " filma da bide poxi bat, lehen izan da, eta gero ere izanen"! Biharamun zoriontsuak agiantzen ditugu filma honi, musika xede honi, xiberoko arteari, HEBENTIKek haste hastetik zaintzen duen horri: "arte herrikoi eta sorkuntza gunea". Emanaldia aurkeztu den bezala, hau da "xenda bat, iturritik itsasora, ahantzi gabe itsasoko ur ttantta bakoitzak badakiala iturriari zer dion zor..."

Audio CD bat atera berria da (Oihaneko zuhainetan), bai eta DVD bat; filmaren hedapena ere abiaturik da, France 3-n, eta Euskal Telebistan ere.

Parte hartzaileak:
Hebentik (Mauleko emanaldiaren antolaketa)
Elsa et Oihan Oliarj-Inès (film eta musika)
Maule Baitako zuzeneko emanaldiko kantariak: Niko Etxart, Maddi Oihenart, Pette Jaragoyen, Maider, Mayalen et Beñat Larrory, Laura et Léa Etchegoyhen, Maika et Mixel Etxekopar, et Jean Mixel Bedaxagar.
Musikariak: Bixente Etxegarai (tronpeta), Pierre Latute (tronboia), Raphaël Raymond, (gitarra, teklatua), Lucien Favreau (teklatua), Jérôme Martineau (bateria), Jérémi Garat (txeloa), Oihan Oliarj-Inès (gitarrapala eta konposaketa), Mixel Etxekopar (Xirula ttun ttun),
Aldudarrak et Point du jour (film ekoizleak).

Oihaneko zühain petik...

Mixel Etxekopar







Photos Jean-Louis Baffalio


OIHANEKO ZÜHAINETAN


Maule Baita – Mauléon – 12 novembre 2017
Dans le cadre de XIBEOA ZINEZ EGUNAK, journées cinéma de l'association HEBENTIK

Un film, un concert, un frére, une soeur, une douzaine de chanteurs, 7 musiciens. Une forêt de spectateurs serrés dans la salle. Une première pour le documentaire d'Elsa Oliarj-Inès: "Basa ahaideak – Les airs sauvages". Le second film documentaire d'Elsa suscite un grand intérêt en Soule. Il faut dire qu'elle est fortement impliquée dans ses images. Et le sujet cette fois-ci encore est riche et ô combien important pour les gens d'ici, qu'ils soient chanteurs ou auditeurs. Ces fameux grands chants monodiques qui racontent des histoires du XV. siècle comme celui de Berterretxe, ou encore le vol de l'oiseau, sans paroles, comme Belatxa. Pour la première fois sont réunis le film et le concert. Le projet initial est de Oihan Oliarj-Inès, le frère, qui s'est lancé le défi de mettre en musique quelques uns de ces chants. Avec respect et audace aussi. Dans cette aventure il a embarqué des chanteurs de la vallée, leur proposant d'enregistrer, à capella, dans les endroits choisis par eux mêmes, sans artifice. Et lui ensuite a imaginé des musiques de son univers à lui, "electrique", qui accompagneront ces mélodies et ces mêmes chanteurs lors d'un nouvel enregistrement. Ce n'est pas un chantier anodin, Oihan veut surtout respecter la liberté de ces chants, et de cette manière de chanter. C'est d'ailleurs un mot qui revient plusieurs fois dans le film... Elsa a suivi le projet depuis son début, avec ses doutes aussi, du compositeur, des chanteurs, doutes qui transpirent autant que les chanteurs durant l'enregistrement dans le "Studio International de Lambare" (!) Et là on touche à la moëlle du sujet: ces chants peuvent-ils, doivent-ils se mêler à la guitare électrique, à la batterie, filles d'une culture industrielle qui a fait rentrer dans un carcan binaire bien des musiques tellement plus riches et plus libres? Ce qui est certain est qu' aujourd'hui, en 2017, un jeune de la vallée a le besoin de s'approprier ces chants qui l'émeuvent depuis sa plus tendre enfance, et en soi c'est déjà une très bonne nouvelle. Cet amour pour ces chants, pour la terre qui les transporte, autant que pour la manière de les chanter parait d'ailleurs tout au long des plans du film et pas moins dans l'implication de chaque acteur du concert qui suit. Et même les imprévus sont prévus: Pette Jaragoyen chante superbement Berterretxe et ses seize couplets épiques, Raphaël est venu de Paris, Jérôme a pu se libérer de son projet avec le fameux groupe Magma, pour venir avec enthousiasme croiser les racines du magma d'ici, Maddi Oihenart, Niko Etxart... Jean Mixel Bedaxagar est là aussi! Pourtant pas convaincu du mélange de ces deux mondes, il sent que quelque chose se passe, que la transmission est en route, que des jeunes ont besoin de cette source. Le public ne s'y est pas trompé et il a bien senti ce qui se jouait cet après midi pluvieux de novembre dans une salle sombre de Mauléon...

HEBENTIK a naturellement décidé de faire une place à ce projet, dans le cadre de XIBEROA ZINEZ EGUNAK, journées dédiées au cinéma organisées régulièrement pour montrer des projets "made in heben", ou bien qui regardent notre pays avec des yeux créatifs. Ce n'était certes pas simple, compte tenu de la troupe importante d'artistes réunis. Mais l'enthousiasme à joué son rôle et les bénévoles de l'association, impliqués autant que les artistes sur scène, ont donné une belle couleur à la soirée.
Les 27 et 28 octobre ce sont des films de Marc Lahore de Garindein (The open, audacieux et beau), Pette Etxebarria (court métrages pétillants de poésie), Jean Michel Rodrigo (doc. sur Federica Montseny) et Sandie Louit de Saint Jean de Luz (Zamalzain à l'univers barré-baroque) qui ont été projetés, avec la présence de plusieurs réalisateurs, le tout en partenariat avec l'asso du cinéma Maule Baita chez qui nous sommes désormais bienvenus.

En attendant des lendemains... qui chantent, pour ce film, pour ce projet musical, et pour l'art de la Soule que cultive HEBENTIK depuis ces premiers instants: "Lieu d'art populaire et de création artistique". Pette, jeune chanteur du vieux chant de Berterretxe, a saisi ce qui se joue: " c'est un bout de chemin, il y a eu un avant, et il y aura un après..." Comme annoncé lors de la présentation du concert, c'est "un chemin de la source à la mer, sachant que chaque goutte d'eau de la mer se souvient de cette source..."
Un CD audio vient de sortir (Oihaneko zühainetan), un DVD et une diffusion du film sont en route. Le film doit être diffusé sur France 3 et Euskal Telebista.

Participants: HEBENTIK (organisation de la soirée)
Elsa et Oihan Oliarj-Inès (film et musique),
Chanteurs du spectacle de Maule Baita: Niko Etxart, Maddi Oihenart, Pette Jaragoyen, Maider, Mayalen et Beñat Larrory, Laura et Léa Etchegoyhen, Maika et Mixel Etxekopar, et Jean Mixel Bedaxagar.
Musiciens: Bixente Etxegarai (trompette), Pierre Latute (trombone), Raphaël Raymond, (guitare, clavier), Lucien Favreau (clavier), Jérôme Martineau (batterie), Jérémi Garat (violoncelle), Oihan Oliarj-Inès (basse et dir. musicale), Mixel Etxekopar (Xirula ttun ttun),
Aldudarrak et Point du jour (Producteurs du film).

Oihaneko zühain petik...
nov. 2017

Mixel Etxekopar


2018

Kantaldi
Ansa ahizpak eta ama
Les sœurs et mère Ansa 
en concert


Aucun commentaire: